Gero arte…

gero arte

Nabaria da ez dudala argitaratzen sarrerarik azken hilabeteetan. Barkamena eskatu beharrean nago. Ez dut oharrik laga ez hemen ezta erabiltzen ditudan beste sare sozialetan eta horrela ezin da jarraitu.

Oporrak datoz eta ostean hauen hemen edo beste nonbaiten aurkituko nauzue zerbait baliogarria eskaintzen.

Burua kokatu eta aurrera egin beharra daukat.

Gero arte eta ondo bizi!

Image courtesy of Poonsap at FreeDigitalPhotos.net

Gora ezkonberriak! Erakutsi mundu guztiari mutil laguna negar malkotan

Gora ezkonberriak! Erakutsi mundu guztiari mutil laguna negar malkotan

Udaberria amaitzear daukagu iada. Han eta hemen ezkontzak ospatu dira. Azken aldean gutxiago daudela uste dut. Nere irudipena da. Sasoi baten bikote askok beraien erlazioa honen bidez lotzeko pausoa ematen zutenak gehiago zirelakoan nago. Zer iruditzen zaizue? Nire ustez orain bikote gehiagok beraien harremana amaitutzat ematen dute  elkartzen direnak baino. Ez dauzkat estadistikak baina nire irudipena da.

ezkonberriak

Ezkotzetaz hitz egitera nator Vernen irakurri berri dudan erreportai honengatik. Bikoteek beraien egun berezia, oroitzapen ahaztezina izatea nahi dute eta ezustekoak antolatzen dituzte. Karga emozional handiko ospakizunak dira ezkontzok eta jendea bikotekideak barne negarretan ikustea ez da gaitza. Honaino dena normala da. Internetek hori guztia azaleratu egin du. Alor honetan sare sozialen erabilera asko hasi da. Eta ezkontzen bideoak asko ikus litezke Youtuben ezkonberriak ezusteak hartzen emozionatuta.

Nire ustez ezkontzan zerbait berezia egitea oso ondo dago. Ezusteko ederra ematea maite duzun horri. Zenbat maite duzun erakustea polita da jakina. Ni ez naiz oso ezkontzen zalea egia esan baina bai hunkitzen nauela. Ez naiz harrizkoa.

Hori garbi utzita, zertara dator sarean jartzeko zaletasun hori? Ezkontzak grabatzen dituzten enpresen interesa hor dago. Lau haizetara beraien lanak promozionatu nahi dituzte eta ulergarria da. Baina ezkonberri batzuk ez dute nahi beraien maitasuna era pribatuan mantendu? Garbi dago ezetz. Zure iritzia jasotzea nahiko nuke gai honen inguruan:

  • Moda berri honek zenbat alda ditzazke ezkontzak?
  • Zuk zure ezkontzako bideoa sarean jarriko zenuke?
  • Zer iruditzen zaizu moda hau?

Ame katutxoak Lourdesi erakutsi zionaz

Ame katutxoak Lourdesi erakutsi zionaz

Gauero ordu txikitan egiten duen bezala Ame ohe gainera salto egin du eta Lourdesen aurpegia miazkatu du. Lourdes bere lotalditik esnatu da bapatean. Ame goze da eta jakina, garbi azaldu dio Lourdesi. Gogo txarrez neska sukaldera joan da eta gozaria prestatu dio katutxoari. Lourdesek badaki Amek gauero eskatzen dion zerbait dela eta barneratuta dauka horrela izan behar duela, hala ere, sarri hasarretzen da berakin. Katua akatuko luke momentuan batzutan. Gau guztietan ez dagoelako aldarte berean. Baina sarri berehala pasatzen zaio pentsaera hori. Lasaitu eta idaztokian jartzen da eta idazten hasten da burua ideiez gainezka borborka hasten zaio eta. Iadanik makina bat orri idatziak ditu.  Bere eleberria izango denaren pasateak dira. Pozik dabil Lourdes idazten. Katutxoak ordu hoietan bere sormena %100 lan egiten duela erakutsi dio.

Ame munduari so

Eguneko beste ordu batzutan Amek bere helburua lortzen ez badu etxeko gauzak mugitzen hasten da. Liburuak botatzen, mahai gainean dauden orriak mugitzen. Genioa dauka. Bere nahia lortu arte ez da geldituko. Baina badauka bere alde on ona ere. Ikustekoa da zer nolako ongi etorriak ematen dizkion Lourdesi lanetik bueltan etxera heltzen denean. Lourdes animoz baju dagoenean Anek berehala somatzen du nola dagoen eta oso maitagarria jartzen da. Lourdesi aldarte txarra aldatzen dio. Arrazoi hauengatik Lourdesi ez zaio hainbesterako iruditzen gauero jaiki beharra. Lourdesen lagunek sarri galdetu izan diote nola aguantatzen duen Ameren ateraldiak. Orduan Lourdesek ez du ezer esaten eta bere eleberria eginaz pasatzen dituen uneak datozkio gogora. Une oro guztiak hoiek Ameri esker dira.

Ohartu zaitez besteetan ikusten dituzun gabezia eta akatsek eragin on bat izan dezakeela agian zuregan. Marmarka ibili beharrean,  ikusi beharko zenuke aukera bat izan dezakezula besteek galera ikusten duten lekuan.

Zuk nola bizi dituzu besteen ateraldiak?

Images courtesy of Poonsap at FreeDigitalPhotos.net

Nolakoak dira maitasun harremanak?

Nolakoak dira maitasun harremanak?

Zer da maitatzea eta maitatua izatea?

Maitasun harreman guztiek ederrak eta gozagarriak dira. Bizipoza eta samina dakarkigute ere bai. Harremana hasi, garatu eta amaitzen da. Berauetan zoriona, gozamena, mina eta tristura bizitzen da.

Marrazki xume batzutan asko esan daiteke honi buruz. Ia dena.

Ados al zaudete?

Ipuin laburra: Opari berezia ama izango denari

Ipuin laburra: Opari berezia ama izango denari

Tatiana Guerra 30 urteko neska bat da. Haurdun dago. Beste neska asko bezala sendagilearengana joaten da bere haurdunaldia nola doan ikustera.

Sendagileak ekografia bat egiten dio. Bere umea pantailan azaltzen da. Orduan medikuak zerbait egiten du. Makina bati zerbait egiteko agintzen dio. Makinak bere lana bukatzen du. Lantxoa Tatianari ematen dio.

Tatiana negarrez hasten da.

Hunkigarria. Ederra.

Azalpena: Tatiana itsua da eta sendagileak bere haur ez jaioaren 3 dimentsiotako kopia bat eman dio berak eskuekin “ikus dezan”

giphy

Eta guztiok Gaizka Garitanoren eredua jarraituko bagenu?

Eta guztiok Gaizka Garitanoren eredua jarraituko bagenu?
Gaizka Garitano (Uztarria.com)
Gaizka Garitano (Uztarria.com)

Bizitzan badaude une batzuk ikusten ez ziren egoerak agerian geratzen direla. Atzoko Gaizka Garitanoren prentsaurrekoan halaxe gertatatu zen. Gure hizkuntzarekiko mespretxua agerian gelditu zen.

Tamalez ez zen izan lehen aldia. Katalanarekin halakoa pasarte bat jaso baitzen aurretik ere. Raül Agné entrenatzaileak bizitakoa jarraian:

Gaurko ETBko Azpimarra saioan 2015/04/27 kazetariek euskal hiztun baten prentsaurrekoetan bizi behar dituzten errespetu faltak agerian utzi dituzte. Galdeketa saioaren bukaera arte itxaron beharra euskarazko erantzunak jasotzeko beste prentsa lankideak aretoa uzten dutelarik kirolari protagonistak euskaraz erantzunak ematen ari dituen bitartean. Hor dago kazetari erdaldun batzuen “begirunea” euskararekiko.

Gaizka euskalduna da eta euskaraz aritzen da edonon. Prentsaurrekoetan lehen galderak euskaraz erantzuten ditu normaltasun osoz. Orain arte hori gurean kirol mailan ezohikoa izan da. Non eta futbola bezalako kirol batean. Eredua emanez aldatzen dira gauzak gizartean. Horretarako baina barneratuta izan behar da gurea besteena bezain baliotsua dela. Noiz barneratuko dugu guk euskaldunok euskaraz edonon egiteko gai garela? Noizko konplejo zikinak alboratu?

Gaizka Garitano estimu handian daukat. Batetik Eibarrekin lortzen ari den guztiagatik eta bestetik pertsona moduan asko balio duelako bere izaera euskalduna konplexurik gabe azaltzen duelako NATURALTASUN osoz. Pep Guardiola entrenatzaile handia ere oso gustoko dut kirolaz kanpo erakusten duen gizatasunagatik. Bere ama hizkuntzaz egiten duen defentsagatik eta orain Alemanian hara joan eta alemanez dihardu. Behar den moduan.

Katalunian Bartzelonak katalanarekiko duen begirunea, hizkuntzaz egiten duen erabilpen eredugarria iruditzen zait. Lehentasuna ematen diote beraien hizkuntzari. Inbiria sanoa sortzen didate. Ea hemengo kirol taldeek beraien eredua jarraitzen duten. Gaizkak behintzat lehen pausoa eman du. Eskerrik asko Gaizka.

Denok gure eremu txikian horrela jokatuko bagenu beste kuku batek joko liguke. Ziur. Ahaldundu gaitezen euskaraz. Euskahaldundu!

Bat nator Odin, Isra eta Gorkarekin. Eta zu?

Bat nator Odin, Isra eta Gorkarekin. Eta zu?

Batzutan ondo dago gelditu eta gogoeta egitea. Han eta hemen bidean topatzen dituzun “loreez” gozatzea garrantzitsua da.

bat nator

Zentzu askotan hobeto bizi gara lehen baino. Erosotasun handiz. Baina orainari uko eginaz. Gorka Juliok bere Berriako zutabean argi eta garbi azaltzen digu. “Iraganean eta etorkizunean bizi gara.” Ederki asko azaldu ere.

Ni textu osoan azaldu duen guztiarekin bat nator baina batez ere bukaerako parrafoarekin. Eta esaldi hau nabarmenduko nuke: “Nahiago dugu hilezkortasunari aukera bat eman, nahiago dugu geure burua engainatuta bizi.” Irakurri mesedez on egingo dizue eta.

Odin Dupeyronek telebistan azaltzen duenarekin ere bat nator. Derrigor Zoriontsu bizi behar garen gizarte batean bizi beharra daukagula esaten du. Eta hori ez dagoela ondo. Ez da ona, ez da osasungarria. Bizitzak egoera onak eta txarrak dakarkigulako. Nahi eta nahi ez. Gozamena eta sufritzea. Nahi eta nahi ez, eta hori onartu beharra daukagula. Oso modu barregarrian azaltzen du. Ikusi bideoa eta gozatu.😀

Isra

Bukatzeko Isra Garcíarekin ere ados nago. Zenbat kritikatzen dugun gure burua, ezta? Badakizu zenbat gauza ezkor esaten diogun gure buruari. Ez gara gai, ez dugula balio. Zergaitik egiten ditugun gauzak hain oker… Nola gelditu gure barruko kritiko madarikatu hori?

Noiz onartuko dugu bakoitzak gure izaera?
Gabeziak eta onurak aitortu!
Bidea aztertu, ikertu eta hautatu. BIDEA EGIN.

________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Agian beste post hauek interesatzen zaizkizu ere: