Blogaren artxiboa

Itxi ateak errausketari

Errausketari ateak ixten dokumentalean: Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak… Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuena. Zaborrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan…

Zenbat hondakinen alde zaude?

Joan Marc Simon Zero Waste Europe koordinatzaileak Arrasaten hondakinen kudeaketaz hitzaldi bat eman zuen.

BERRIA egunkariak elkarrizketa egin zion ere:
Joan Marc Simon: “Ez bazaude zero zaborren alde, zenbat hondakinen alde zaude?”

Kakak jango gaitu

Iñigo, kakak jango gaituela!
Ez da gutun bat hasteko modurik txukunena, baina egia borobila, ezta? Zein kaka motaz ari naizen galdetuko diozu zure buruari, izan ere asko dira leporaino igotzen hasiak zaizkigunak, baina oraingoan, benetakoaz ari naiz, gizarte honen ezaugarri berezko eta nagusienaz: zaborraz. Eztabaida luze eta sakona merezi duen gaia da, baina badakizu, ni kokoteraino naukate. Kokoteraino herriko edozein arazo hauteskunde-dema bihurtzeaz. Alderdia da axola duena, besteak hau esan badu nireak kontrakoa esan beharko du eta kitto, eta bitartean kakak jango gaitu…

Zaborraren kontuarekin etxez-etxe banatu zuten eskuorriak “iraindu” egin ninduen, nire amorrua adierazteko hitz xuabetxo bat aurkitzearren, ze orain arte hain fin ibili ostean, alderdi politiko batek jaurtitako lau argudio merke eta interesaturengatik ez dugu gure ataritxoa zikinduko, ezta? Bai, atez-ateko zabor bilketa kritikatzen zuen horretaz ari naiz. Mesedez! Minutu erdian edonork desmuntatu zitzakeen 10 puntuak gaia gehiegi ezagutu gabe! Ez da
tontakeria. Sortzen ditugun zabor pilak beldurtzeko modukoak dira eta irtenbide bakarra dago, zabor gutxiago sortzea.

Atez-atekoak ez du zaborraren arazoa konponduko, horrekin amets egiten duenik bada ahaztu dezala, bilketa sistema bat besterik ez da, baina biltzeko askoz modu eraginkorragoa bada, zergatik itxi ateak? Norbere alderdiak proposatu ez duelako? Proposamen hobeak badira orain da botatzeko momentua eta goazen benetan eztabaidatzera.

Eta guk eztabaidan jarraitzen dugun bitartean betikoek kakarekin ere negozioa egingo dute. Badakizu Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiko jabe nagusia FCC, Koplowitz-tarren enpresa dela? Zalantzarik gabe, eta alde guztietatik, kakak jango gaitu!

Irati Trebiño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kaixo kaixo,
Oskorriren kantuarekin hasteko asmoa nuen nere erretolika, baina aurreratu zaizkit lankidiak. Guztiz ados nago gai denetan partidismoak kutxatzen duela dena. Eta gainera badirudi edozein auzitan (kasu honetan zaborra) alde edo kontra baldin bazaude, partidu batekin edo bestearekin lotzen zaituela jendeak. Eta ez du zergatik horrela izan behar.

Uztarria aldizkarian irakurri berri dut Azpeititik at (Usurbil, Hernani, Antzuola, etab.) bizi diren zenbait azpeitiarren atez atekoarekiko esperientziaz. Adin guztietakoak ziren berauek, hasi 35 urte ingurutik gazteena eta 65  ingurarteko gizon emakumeak. Hasieran gauza berria zela eta urduritasuna izan omen zuten.

Lan pixkat aldaketa berrira ohitzeak, hanka sartzeak barne. Baina denborakin denak oso gustora ziren. Uste baino garbiagoa omen da, usainarena ere mito bezala jartzen zuten, baldin eta gauzak ongi egin  ezkero. Oso gustora eta pozik geratu nintzen irakurritakoarekin. Inposaketa hitza entzuten da han hemenka atez atekoaren kontrako dosi bezala. Bai, inposaketa da. Azken urteetako gehiegikeri guztiengatik egin beharreko inposaketa bat. Nola kudeatu bizitza osoan sortu dugun zabor pila? Zenbat tona plastiko, pardel, lata (bai, birzikla daiteke, baldin eta beste zaborretik bereizten bada), etab. luuuuze bota ditugu?

Atez atekoa ez da perfektua izango. Zero zabor ez da inoiz iritsiko bere izenari erreferentzia egitera, baina jende talde batek (diruari edo partidu politiko bati men egin beharrean) ingurugiroari eta gure seme-alabei lagako diegun munduarekin hartu duten arduragatik niretzat eredu izango dira.

Serio hartzen ez badugu gai hau, naturak inposatuko
digu zaborrarekiko ohiturak aldatzea.

Iñigo Uribetxeberria

Atez ateko zabor bilketa selektibo zerbitzuaz

Herri eta hiri handietan ezin daitekela egin esaten dutenentzat, atez ateko zabor bilketa Liverpoolen.

Urko Apaolazak bere blogean atez atekoaz esaten diren hamar gezur handienak bildu ditu.

El Blog de José Facchin

Hotelería, Turismo, Marketing Online y S@cial Media…

Entre nichos y bichos - El blog de José Luis Pascual

Las organizaciones están compuestas por dos elementos que se sustentan mutuamente, las estructuras formales (nichos), y las personas que forman las mismas (bichos), nada son los unos sin los otros. Siendo fundamental entender y mejorar ambas realidades para la propia mejora organizativa.

Escuela Gran Vía, escuela enREDada

¡Disfrutando, aprendiendo!

El rincón de Rous

Análisis, reflexión, mi rincón, el de todos

Educadores hoy

Cómo ser profesora y no morir en el intento

Hacemos Música, Compartimos Música.

Profesora: Mª Jesús Camino Rentería

Probando el mundo

Trasteando con todo un poco

Made for Walking

... y mil leguas empiezan por un paso, siempre precedido por el pensamiento que lo impulsa

Energía y Feminidad

La energía femenina y la razón

Colectivo CoVER

Proyectos colaborativos

Blog sobre diseño gráfico, nuevas tecnologías, vino y rioja alavesa

Centro de Psicología Yolanda Márquez

Un espacio para pensar; sentir; actuar. Sant Cugat del Vallès, Barcelona

Comunicando Social Media

El blog de Sandra Cámara

Unos Ojos Curiosos

Comunicadora y periodista. Actualmente me dedico a la comunicación en Internet. Me apasionan los nuevos canales de comunicación.

El Viaje de mi Vida

Objetivo: 1000 sitios que ver antes de morir

dosgintonicsporfavor

"porque es imposible pasar esto a palo seco"

Reflexions d'una periodista

Reflexiones de una periodista / A journalist thoughts

MI CASA INTELIGENTE

Interiorismo Tecnológico

BreakEspiritual

Dejate inspirar @AmilcarMatosian

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

1,788 harpidedun

%d bloggers like this: