Egilearen Fitxategiak:

Erakutsi egiten dakizuna CV eta sarea

Pasa den astean lan bilaketan sarea erabiltzea lagungarri izango zitekeela komentatzen nizuen. Honen arira aurretik hemen blogean partekatu izan ditut CVa aurkezteko era ezberdin batzuk. Egia esan betiko Curriculum-a baino eraginkorragoak dira bideocurriculumak norbera nolakoa den eta zer egiteko gai den erakusten baitigute.

Oraingoan beste bi adibide dakarkizuet. Lehenengo azken egunetan internetetik ahoz-aho dabilena da. Enzo Vizcaíno kazetariak bere CVa ezagutzera emateko Bartzelonako metroan grabatutako Curricilum abestua. Abestiaren hitzok bere blogean daukazue: creiaqueeramosamigos.com Oso modu zuzen eta oinarrizkoan bere helburua lortu du Enzok, lan elkarrizketa asko lortu ditu eta.

Beste eredua ez da hain sinplea. Raúl Calabria hau ere kazetariak bere lan bilaketa bultzatzearren marketing kanpaina bat sortzen zuen. Bera kanpainaren produktua eta izena Salvar a periodista izan zen. Bere burua salgai jartzea jartzea izan zen bere helburua. Horretako kamiseta bat diseinatu zuen eta hainbat bideo egin. Hoietariko bat hemen duzue, bere CVa tretabik moduan aurkeztua.

Ikusten duzuenez jendeak burua ondo baino hobeto astintzen du. Ideiak badituzu eta bitartekoak aurrera egin eta zabaldu egiten dakizuna. Orain inoiz baino errezagoa daukazu teknologi berriak erabilita.

Bortxatu egin naute @mehanviolado

Lasai irakurle zorionez ez naute eta bortxatu. Sexu erasorik ez dut jasan. Izenburu honekin ekintza baztergarri honetaz hausnarketa egitera gonbidatzen zaitut.

Eraso guztietatik hauxe sexu bortxaketarena gogorrena eta ankerrena iruditzen zait. Norbaiten aurka hain era okerrean bere nahien kontra joatea dauden bortizkeriaria motetatik kudrelena da. Erasoa hain da makurra, hain injustua biktima ez-pertsona bilakatzen duela. Betirako markatuta gelditzen da. Norbait hiltzea baino ia okerragoa izan liteke. Zenbat denbora behar du biktimak lehen zuen egoera normalera bueltatzeko? Auskalo, baina ziur denbora asko dela. Lortzen badu jakina. Nire gaurko gogoeta beste bide batetik joatea nahiko nuke ere. Holako gertaera pairatu ostean zer egin behar da? Nola jokatu behar dugu? Nola lagun dezakegu bortxaketa baten biktima izandakoa? Nola ekidin eraso hau?

Sarriegi uste dugu gu geuk ezin garela horrelako trantze batetatik pasa. Hori besteei pasatzen zaizkien gertaera injustuak direla. Tamalez edonor izan leike bortxatua, emakumea izan edo gizonezkoa. Eta hobe genuke hau garbi izan. Aipatutako galderak eta gehiago erantzuteko Mehanviolado.com webgunea irakurtzera gonbidatzen zaituztet. Han informazio asko topatuko duzuelako honi buruz. Facebook eta Twitter kontuak jarraitu informazio eguneratua izateko. Bertan erasoak ekiditeko gomendioak ere aurkituko dituzue.  Badakit gai hau ez dela gustuko platerra inorentzat baina hobe zer egin jakitea galduta ibiltzea baino. Ez al duzue uste?
mehanvioladocom

Lana bilatzen sarea lagun

Jende asko dabil lan bila azken aldian. Iada langileek ez dugu bizitza osoa enpresa berean pasatzen. Aditu askok ere lehen geneukan lan balditzak eta gauzak ekoizteko moduak ez direla bueltatuko agintzen digute. Aldaketa ez dator, hemen daukagu dagoeneko eta goiz baino berandu hobe dugu egoera berrira egokitu.

Lehen lana bilatzen zuenak Curriculum vitaea egin eta enpresaz enpresa ibiltzen zen. Egun, hau egitea motz gelditzen ari da. Lan oso gutxi dago eta eskuratu ahal dena gero eta baldintza okerragoetan lortzen da. Panorama beltza daukagu aurrean inolaz ere. Oduan zer egin dezakegu? Begi berriekin ikusi aurrean duguna. Estrategiaz aldatu eta beste bide batzuk jorratu.

Hartu beharreko bide berrian internet lagun ona izan dezakegu edo oker erabilita arerioa. Aliatua izango da era zuzenean guk nahi ditugun pertsonekin harremanetan jarritzeko erabiltzen badugu eta beraiekin lan egiteko aukera emango digulako. Eta arerioa, eskaintzen dizkigun aukerak burua erabili gabe erabiltzen badugu, aurretik inolako planik egin gabe. Sareen sareak mundu osoko edozein enpresarekin kontaktatzeko aukera ematen digu lehen hori ezinezkoa zen. Bezero potentzial pila batekin harremanetan jarri gintezke ere. Informazio baliotsua lortzeko aukerak hor daude ere. Itsaso zabal ba da eta arrain ederrak hor ditugu zain. Era egokian arrantzan egiten badudu agian arrain eder bat eskuratuko dugu. Horretarako hasieratik gauzak argitzea bere biziko garrantzia dauka. Zer nahi dugun arrantzatu jakin. Eta ondoren sare egokia hautatu eta teknika onak ikasi helburuak lortzeko.

ID-10082397

Lan bilaketa arloan, gaur egun enpresek lanpostu batetako hautagi gisa bagaituzte Google-ra joko dute gure berri izateko. Han topatzen duten informazioa baldintzatuko du lanpostua lortzea edo ez. Ezin dugu alboratu gure marka pertsonala. Bizitza offline-an eta online-an egiten duguna erakusten du marka berezi honek. Ekintzengaitik ezagunak gara. Eta gauzak ganoraz egiten baditugu eta erakusten baditugu lau haizetara, kontutan hartuak izango gara. Eta oker eginez gero, baita ere, baina gure kalterako izango da. Ezin gara beraz ikusle hutsak izan. Denok ditugu doainak, zerbait ondo egiten badakigu. Erakutsi beraz ondo egiten dakizun hori. Gauzak pasatzen utzi ditzazkezu edo gauzak zuk zeuk egin ditzazkezu. Egin eta erakutsi, erlazioak egin, sareak eskaintzen dizkigun lantresnez baliatu. Horretarako sare sozialak bide egokiak izan daitezke. Erakuslehioak izango dira. Garbi izan orain arte erabili dugun CVa hilzorian dagoela. Orain balio duena egiten dena da eta azaldu. Eta horrela egiten duenak aukera gehiago izango ditu. Ohiturak aldatzeko garaia da nahi eta nahi ez. Eta hau etengabe egiten duenak bere helmuga hurbilago izango du. Ez zalantzarik izan.

Geure buruan sinistu

Zenbat aldiz pentsatu izan dugu ez gabiltzala ondo. Hanka sartu dugula eta ez dugula ezertarako balio. Zoritxarrez askotan ezta? Bizitzan sarri, lortu nahi duguna  eskuratzen ahalegintzen gara. Nahi dugun bezala ez  direnean gauzak ateratzen ordea, ezkortasunak itotzen gaitu. Baina benetan ahalegintzen al gara? Geure buruan sinisten al dugu nahi hori gauzatu dadin? Geure buruan konfidantza izaten al dugu helburua lortzeko? Nik uste hor dagoela koxka. Eta ez dugula gure potentzialtasunean sinisten. Konfidantza falta zaigula eta hasieratik oker hasten dugula laisterketa. Beste faktore batzuk kontutan hartu beharko genituzke ere porrota zergaitik gauzatu den aztertzeako baina hauetariko nagusiena aipatutakoa da.

sinistu

Gehiegitan pentsatzen dugu hau falta zait edota beste hura izango banu… Orduan bai lortuko nukeela. Gabeziek itsutzen gaituzte. Zergaitik ez zentratu dauzkagun doaietan? Denok dugu abileziak. Guztiok balio dugu zerbaiterako, beraz indartu ditzagun gure alde onak. Eskura ditugun lanabesekin egoerara moldatu beharra daukagu aurrera jotzeko. Bide egokiak aukeratu eta hoitan buru belarri ahalegindu. Ez da erraza jakina, baina ez dago beste biderik. Zorte Onaren eratorri berria gogoan izan beharko genuke:

Zorte Ona sortzeak
baldintza egokiak sortzea esan nahi duenez…
Zorte Ona ZURE esku dago bakarrik.
Gaurtik aurrera, ZUK  ere Zorte Ona sor dezakezu!

Eta ez ahaztu…

Hau ezinda lortu gure gabezietan zentratuaz baizik eta gure indar eta doaiak indartuz. Arrakasta lortzen duenak egin duen bidea hortik hasi du. Eta jakina, lan piloa egin ostean bide horretan lortu du bere helburura heltzea. Maitatu zaitez eta sinistu zugan. Osagai honekin lortuko duzu gura duzun hori edo ez. Baina bera gabe ziur izan ez duzula eskuratuko.

Elkartasun keinuak

Bizi ditugun garai hauek ez dira errazak izaten ari. Irrati eta telebistako berriak entzutea besterik ez dago gauzak ilun daudela ikusteko. Konfidantza galdua dugu ia erabat etorkizun hobe bat lortu  daitekeela pentsatzen genuenok. Ezkorrek paradisuan bizi dira dena txarto dagoela esanaz eta okerrago egongo dela desiatzen. Erraza da oso, bestiei errua botatzea. Errudunak bilatzea eta gure egoera okerraren erantzuleak han eta hemen daudela esatea. Baloiak kanpora botatzea. Eta agian arrazoia izango dute beste batzuk dutela erantzunkizuna. Pasatzen ari zaiguna beste hainbatek eragindakoagatik pairatzen ari dugula. Ados egon ninteke horrelako argudioekin. Tamalez horrek nonbaitera ba al garamatza? Sasoia al da horrelako dinamiketan sartzeako? Nik ez dut uste. Adibide batekin azalduko dizuet. Auto istripu bat gertatu ondoren lehentasuna zaurituak artatzea da. Ospitaleetara eraman eta beraien bizitzak ez galtzea. Gero etorriko dira zergaitik gertatu den istripua argitzea eta zeinek eragin duen aurkitzeko ahaleginak. Eta errudunak zigortzeko egin beharrekoak burutzea. Beraz, garai hauetan gizartean pasatzen ari denarekin beste horrenbeste.

elkartasuna

Jende asko ikusten dut gobernu ezberdinei errua botatzen. Ez dutela ezertarako balio esanez. Horrela izanda ere ezertan laguntzen al dio pertsona horri horretan kateatzea? Beharbada aitziki bila dabil bere egoera hain latza izanik ezin duela ezer egin esanez bezala. Bada ez. Bizimodu latza duenak jakin beharko luke atera daitekeela zulotik. Kostako da asko agian bai, baina irten daitekeela eta horretarako ezinbestekoa da elkarlana eta elkartasun keinuak egitea. Nahi eta nahi ez. Txalogarria iruditzen zait gurean, Soraluzen, hainbat herritarrek aurrera ateratzea nahi duten ekimena. Elkargunea. Bizimodu jasangarriago eta elkartasunezkoagoa berreraikitzea helburu dute. Pil-pilean herri aldizkarian ederki asko azaltzen dute bere helburua: Krisia gaur egunean nagusi den bizi eredu “indibidualistaren” ondoan bestelako bizifilosofia berreraikitzeko aukera moduan ikusten dute: komunitatea, elkartasuna, auzolana… moduko baloreak oinarri izango dituen bizi eredua. Hau helburu izanik, ostiralero herriko gaztetxean bazkari herrikoia egingo da eta nahi duen guztia inguratu daiteke bertara. Bakarrik ez daudela gaizki pasatzen ari direnak sentitu arazi eta elkartasuna bultzatu nahi da horrela. Elkarlana eta laguntasuna bultzatzeko ideia oso ona da hau. Ea ba,  beste ekimen solidario batzuk erditzeko balio duen.

El Blog de José Facchin

Hotelería, Turismo, Marketing Online y S@cial Media…

Entre nichos y bichos - El blog de José Luis Pascual

Las organizaciones están compuestas por dos elementos que se sustentan mutuamente, las estructuras formales (nichos), y las personas que forman las mismas (bichos), nada son los unos sin los otros. Siendo fundamental entender y mejorar ambas realidades para la propia mejora organizativa.

Escuela Gran Vía, escuela enREDada

¡Disfrutando, aprendiendo!

El rincón de Rous

Análisis, reflexión, mi rincón, el de todos

Educadores hoy

Cómo ser profesora y no morir en el intento

Hacemos Música, Compartimos Música.

Profesora: Mª Jesús Camino Rentería

Probando el mundo

Trasteando con todo un poco

Made for Walking

... y mil leguas empiezan por un paso, siempre precedido por el pensamiento que lo impulsa

Energía y Feminidad

La energía femenina y la razón

Colectivo CoVER

Proyectos colaborativos

Blog sobre diseño gráfico, nuevas tecnologías, vino y rioja alavesa

Centro de Psicología Yolanda Márquez

Un espacio para pensar; sentir; actuar. Sant Cugat del Vallès, Barcelona

Comunicando Social Media

El blog de Sandra Cámara

Unos Ojos Curiosos

Comunicadora y periodista. Actualmente me dedico a la comunicación en Internet. Me apasionan los nuevos canales de comunicación.

El Viaje de mi Vida

Objetivo: 1000 sitios que ver antes de morir

dosgintonicsporfavor

"porque es imposible pasar esto a palo seco"

Reflexions d'una periodista

Reflexiones de una periodista / A journalist thoughts

MI CASA INTELIGENTE

Interiorismo Tecnológico

BreakEspiritual

Dejate inspirar @AmilcarMatosian

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

1,798 harpidedun

%d bloggers like this: