Nork nahi du perfektua izatea?

Nola nahi duzu gogoratua izatea? Gauza itzel eder bat egin zenuena bezala nahiz eta pertsona itxi eta desatsegina izan. Perfekzionista hutsa izanda bere helburua ospetsua bihurtua, lagun berekoia izan da. Zure senideak ere aguantatzen ez duten hoietakoa lez. Edo agian, bizitzan bere inguruko senide eta lagunak maitatu izan duen bezelakoa izanda. Helburu xume baino nobleak lortu izan duena. Inperfekzioa zer den dakien hoietakoa bat bezala, eta hala ere bere buruarekin gustura ibili izan dena.

Niri egia esan berdin zait nola gogoratzen nauten besteek bizitza honetatik alde egingo dudanean. Bizi naizen bitartean, nire ingurukoak pozik eta bizimodu ona eramaten ikustea hori da interesatzen zaidana. Gizarte honetan nabarmenkeria goraipatzen dugu soberan. Berdin da zein prezio ordaindu behar den beste askoren artean desberdintzeko. Helburua besteak baino gehiago izatea da. Materialismoa da garrantzitsuena. Nik zu baino gauza berri eder gehiago ditudala eta beraz gehiago naizela adieraztea. Eta tamalez ahazten ditugu gauza garrantzitsu hoiek. Maitatzea eta maitatua izatea. Zertarako behar ditugu hainbat tramankulu ezinhobeak gure bihotza hutsik badago. Maitasuna falta bazaio. Adiskideak eta familiarekin pasatako momentuak askoz garrantzitsuagoak dira azken belaunaldiko tramankulua baino.

Zergatik? Pertsona izaten laguntzen dizkigulako beraiekin pasatako uneak, haiek emandako babesa. Dignifikatu egiten gaituztelako momentu hoiek guztiak.

Gure lagunak, gure familia ez da perfektua eta zer? Gu guztiok ere ez gara perfektuak eta horrek era baten bihurtzen gaitu paregabeak. Bakoitza bere doain ta gabeziekin. Gainera zer aspergarria izango litzake bizitza dena paregabeak bagina ezta? Zaindu maite dituzun pertsona berezi inperfektuak.

Garrantzia duten gauzetaz arduratzen

Atzo Azucena Garcíaren bitartez @AzucenaGarcia_ jakin nuen haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna zela. Berak idatzitako erreportaian datu ikaragarriak ezagutu dezakegu gai honen inguruan. Berau irakurtzera gonbidatzen zaituztet merezi du eta.

Hemen beste hainbat gaien inguruan egoera petralak salatu ditut. Batzutan haserretu naiz hankerkeri asko topatu ditudalako. Nola da posible agintariak hutsaren hurrengoa egitea horren inguruan. Oraingoan miloika ume gizajok bizi duten infernua agerian jartzea nahiko nuke alde batetik. Sarri esaten dugu mundu guztia injustizien aurka dagoela orohar. Bai zera! Injustizi honen aurrean adibidez nik uste ez daude denak. Bestela nola da posible mundu osoan 215 milioi adingabe dira lan-esplotazioaren biktima izatea? Non daude gobernu eta multinazional “guztiz ohoretsuak” honen aurrean batzuk aberastu eta besteak ezikusiarena egiten direnak? Horrela ez balitz berehala desagertua legoke afera hau. Ez duzue uste?

Nire gogoeta beste bide batetik ere zuzentzea nahiko nuke. Honelako bidegabekeriak ezagutzen dudanean ikusten dut zer nolako zortea dudan. Zorionekoa naiz Afrika kontinente eder eta txirotik 1000 bat kilometro iparralderago jaio izan nintzelako. Hau da eremu aberatsean. Baina batez ere haurtzaro ederra izan nuelako. Errespetatua izan nintzelako eta batez ere maitatua. Hori tamalez ezin dute esan eguna joan eguna etorri lana bidegabe egitera behartuak daudenak. Lau txaponen truke salduak direnak eta gero prostituzioan edo lantegi klandestinoetan baldintza oso gogorretan “lana” egitera behartuak direnek. Ez dira lau katu mila, miloika dira. Ezin dugu albo batera begiratu eta aurrera egin. Genero indarkeriarekin bezala egunero, sarri, salatu beharreko gai bat da. Zertarako? Jendeari begiak irekitzeko eta berauek kontzientziatzeko.

Eguneroko albistegietan gure krisi madarikatuaren berriak topatzen ditugu. Langabezia gora, zerbitzu publikoen murrizketa, korrupzio eta iruzur fiskalak noiznahi eta nonnahi azaltzen zaigu. Dena oso gogorra da eta salagarria. Ez naiz ni izango guzti hori pasa beharreko zerbait dela defendatzen hasiko dena. Ezta gutxiago ere. Hor lan asko dago egiteko baina munduko txirotasuna, gosete eta ume askoren egoera latz honek beste maila nagusiago baten tratatuak izan behar direlakoan nago. Badago zer aldatua mundu honetan. Iraganean egon zen, orain badago eta tamalez etorkizunean ere egongo da. Beraiek krisi iraukor eta ezabatezin?! baten bizi direla ohartu beharra dugu.
umeakNik ume guztiak alai ikustea nahi ditut. Eta bere adinean dagokiena egiten elkarrekin jolasten eta zoriontsu bizitzen. Gehiegi eskatzea al da?

Pasatzen zaizuna pasata ere, segi aurrera!

Bizitzan gorabehera asko pasatzen dugu. Egun baten ondo gaude eta beste baten gaizki. Beste baten dena ia nahigabe ateratzen zaigu eta hurrengoan ezer ere ez. Hori horrela da. Makina bat bider pasatzen zaizkigu holakoak. Daukagun jarreraren arabera hobeto edo txarrago onartzen ditugu. Haserretu ere egiten gara gure buruarekin pasatzen zaizkigun gauza petralengatik. Nork ez du madarikatu bere patua aldrebeskeria bat bizi izan duenean? Denok ezta? Konturatu beharko ginake bizitza une ezberdinez osatua dagoela eta momentu bakoitza onartu beste erremediorik ez dugula. Zorionez batzutan tamalez besteetan. Irabazteko galtzen ikasi beharr dago.

Guzti honekin ez dut esan gura besoak gurutzatuta bizitzan aurrera egin behar dugunik. Beti sufritzen eta dena onartzen. Ezta gutxiago ere. Aldiz, bizitza nola bizi dugun gure esku dagoenez ez beste inorrenean, hori bai alda genezakeela. Begirada aldatu beharra dugu. Ikusmoldea eta jarrera. Nik uste askoz zoriontsuagoak izango ginakela bizitzan etortzear daudenen zain egon beharrean beraien bila joango bagina. Gertaerak etorri beharrean geuk sortzea. Jakinekoa da dena %100an ezin izango dugula kontrolatu baina bai gure esku dauden hainbat eta hainbat gertakari. Bizitza nola ikusten duten bi pertsona edo gehiagok zeharo ezberdina da. Guretzat munduaren azkena izan daitekeena beste hainbatentzat gauza jasangarria izan liteke. Adibidez azterketak ez gainditzea oso gogorra izan liteke ikasleentzat. Baina benetan hain garrantzitsua al da dena lehenengoan eta nota onarekin ateratzea? Eta neskalaguna galtzea utzi zaituelako hil ala biziko gertakaria izan behar al da? Bada ez. Agian neska horrekin zenuen egoera ez  da berriz etorriko baina sortzen den egoera berria aurrekoa baino hobeagoa izan liteke eta burutik pasa ez zaizun beste neska eder hura ezagutzeko aukera izango duzu. Eta aizu, neskalagunarekin bizitako mumentuak hoiek ez dizkizu inork kenduko. Une hoiek, beste hainbat legez memorian ondo gordeta geldituko dira. Ospa dezagun gertatzen zaizkigun gauza onak. Gaizki gaudenean present izan eta une latzak, senide edo lagun baten heriotza, bizitzako lekzioak bezala hartu. Eta jakina oroitu beraiekin bizi izandako sasoi eder hoiek. Azken baten beraiekin bizitzeko ohorea izan dugu eta.

Nik askotan sare sozialetan Rafael Santandreu psikologoak telebistan eginiko agerraldiak partekatu izan ditut. Honek bizitzaren aurrean duen jarrera gustoko dut. Gure gizarteak ezinbesteko bizimodu heroak kolokan jartzen dituelako. Azken finean, garbi izan beti bizitza uste baino sinpleagoa dela. Ez korapilatu larregi. Gogoan izan.

Twitter zerrenden garrantziaz lana bilatzeko

Lana bilatzerakoan internetek eskaintzen dizkigun tresnetaz blog honetan hitz egin dut behin baino gehiagotan. Oraingoan twitterek eskaintzen digun baliabide batetaz natorkizue beharra topatzerako orduan lagungarri izango delakoan. Twitter erabiltzen baduzu jakingo duzu kontu ezberdinak jarraitu ditzazkezula. Gai ezberdinez jarduten dute eta gure intereseko asko daude. Lana bilatzerako orduan kontu ugarik etengabe lanpostuak eskaintzen dizkigute eta oso baliagarria izan ditzazkegu behar dugun postua topatzeko. Jarraitzen hasten gara bai baina zer gertatzen da, beste gai batzuk jorratzen dituzten kontuekin nahasten direla kontu hoietan txiokatzen diren mezuak. Emaitza? Mezu interesgarri asko gal ditzazkegula. Agian gura dugun lanpostu hori ere bai! Hori ekiditeko twitter zerrendak daude.

lan bilaketa munduari so

Nik neure twitter kontuan Lana izeneko zerrenda bat sortuta daukat eta bertan bilduta daukat lanpostuak eskaintzen dituzten twitter kontuak. Baina ez hoiek bakarrik baita lana bilatzerako orduan aholku interesgarriak eskaintzen dituzten kontuak ere. Zerrenda horretara harpidetu zintezke eta argitaratzen diren mezuak jarraitu. Mesedegarria izango zaizu seguru.

Egin dezakezun beste gauza bat zerrendak sortzea da. Horrela alor bateko mezu interesgarriak eskura izango dituzu beti. Ondoko bideoan zerrendak zuk zeuk nola sortu ditzazkezun topatuko duzu.

Betiko CV-a aberasten

Pasa den astean norberan burua lana bilatzerakoan aurkezteko era berri batzuk erakusten nizkizuen. Bideo Curriculumak. Azken aldean asko erabiltzen den baliabidea da. Oso eraginkorra da gainera mundu guztiari hemen gaudela adierazteko. Gomendagarriak erabat.

Gaurkoan han eta hemen ikus daitezkeen QR kodeak nola lagun gaitzakeen lana topatzen azalduko dizuet. Marketing arloan asko erabiltzen diren kodeak dira eta han baliagarriak badira zergatik ez erabili lana bilatzeko orduan? Kode hauek edozein informaziora sartzeko bidea izan daitezke eta gainera oso erraz sortu ditzazkegu. Eta ez hori bakarrik sortutako kodea edozein lekutan txerta dezakegu izan webgune edota dokumentotan. Blog honetan ezkerraldeko menuan daukazue bat oso urrin joan gabe. Mugikorrean berauek irakurtzeko aplikazioa instalatuta baduzue, ni neu hobeto ezagutzeko webgune batetara joango zarete. Blogean lez CV-an kodea txertatzen badugu berau paperean ematen diogun edozeinek gurekin harremanetan jarrtzeko aukera izango du sare sozialetako sarrera izango baitu han. Eta garrantzitsuena, zer lan egiten dugun eta zertaz berba egiten dugun ezagutuko du.

CV Aitor

Nik iada Curriculumean sartuta daukat goiko irudian ikusi dezakezuenez. Neu bezala makina bat lagunek beraien kodeak CVetan erabiltzen dituzte eta oso ideia onak izaten dituzte gainera.

Kode honen erabilera ikusten duzuenez oso zabala izan daiteke. Ez galdu denbora astindu burua eta erabili!

Pinceladas de Social Media

Social media, marketing online, community managers, wordpress y lo que se me ocurra

Estrategia en Redes

Marketing Digital, Redes Sociales y Recursos 2.0

RaMGoN

La actualidad de una mente inquieta

Zarauzko postalak

1936ko gerra Zarautzen

Indica con Género

Para elaborar Indicadores de Género es preciso mirar desde otro lugar...

Kulturpekaria

Kulturaz ari gara

Dulantzi Social Media

Consultoría y Formación en Redes Sociales, Personal Branding y Community Management. Tu partner en Vitoria.

El Blog de José Facchin

Turismo, Hotelería, Marketing Online y Social Media…

Entre nichos y bichos - El blog de José Luis Pascual

Las organizaciones están compuestas por dos elementos que se sustentan mutuamente, las estructuras formales (nichos), y las personas que forman las mismas (bichos), nada son los unos sin los otros. Siendo fundamental entender y mejorar ambas realidades para la propia mejora organizativa.

Escuela Gran Vía, escuela enREDada

¡Disfrutando, aprendiendo!

El rincón de Rous

Análisis, reflexión, mi rincón, el de todos

Educadores hoy

Cómo ser profesora y no morir en el intento

Hacemos Música, Compartimos Música.

Profesora: Mª Jesús Camino Rentería

Probando MUNDO

Trasteando con 2.0 y más

Made for Walking

... y mil leguas empiezan por un paso, siempre precedido por el pensamiento que lo impulsa

Energía y Feminidad

La energía femenina y la razón

CoVER

procesos colaborativos

Blog sobre diseño gráfico, nuevas tecnologías, vino y rioja alavesa

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

1,849 harpidedun

%d bloggers like this: